2015(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

AEB. eta Oman EUSKARAZ

Click here for English version

Iranen ezagututako Thomas txirrindulari alemaniarra lagun nuela Bandar abbas-en Iran agurtu eta ferri bidez iritsi ginen Arabiar Emirerrri batuetara. Nahiz eta hasiera batean bertatik pasatzeko asmorik ez izan, neguko eguraldi hotzak bultzatuta hegoalderuntz joatea zen aukerarik onena, horrelaxe, eguzki goxopean eman ziguten ongietorria emirerriek,  bideko 19 garren herrialdea izanik neretzat.

Itsasuntzian portura gerturatu ahala Dubaiko "skyline-a" begibistan agertu zen, Thomasek eta nik hau etzela gure herrialderik gogokoena izango komentatu genuen. Zorionez, Scott Australiarrak (Warm showers-ko kide denak) bere etxean onartu gintuen, geroago esango zigun bezala ez du inoiz txirrindulari batengatik datorren eskaerarik ukatu. Bere eskuzabaltasunaren ondorioz zazpi txirrindulari elkartu ginen bere etxean bidaiko asterik onenetakoa igaroz bertan. Irandik etorrita asko eskertu genuen astebete lasai alperkerin igarotzea. Dubai erdialdera ere bixita pare bat egin genituen, bertako bizimodu azeleratuak Inglaterran bizi izan nintzeneko garaiak ekarri zizkidan gogora. Nere ikuspuntitik, Dubai jendea lan egin eta dirua aurreztera etortzen den toki bat da, behin lana utzi edo bukatutakoan ezinezkoa da bertan geratzea, beraz, bertakoak diren arabiarren %10 kenduta, gainerako langile guztiak lehenago edo geroago, herrialdea utzi beharra daukate. Bertan bizi direnen artean Mikel Tolosarra eta bere familia ezagutzeko aukera izan nuen, jadanik urtebete daramate bertan eta oso interesgarria izan zen beraien experientzia bertatik ezagutzea, gainera bidean indarrik ez faltatzeko  Mikelek afari eder batera gonbidatu ninduen, eskerrikasko!

Dubaiko egonaldia amaitutzat eman eta Omanera bidean martxan jarri orduko, biadaiko best ezuste polit horietako bat izan genuen, Piet Belgiar txirrindulariak autobidean geratu eta bere ondartza ondoko etxera juteko gonbidapena luzatu zigun... azkenean beste hiru egun igaro ziren bizikleta berriz hartu arte.

Emirerrietako basamortua ondartsuak gurutzatu ondoren, lehenogo aldiz Omango mendi harritsual begibistan agertu ziren eta ez mendiak bakarrik, Iranen bidailagun izan nituen Fernando eta Veronika ere bai! Laurok batera muga gurutzatu eta furgonetan bizi diren"Iran is great" proiektuko, Ivan, Audrey, Lukas eta Emilia-rekin familiarekin ondartzan akanpatu genuen. Beraieen Iranekiko maitasun istorioa lapurreta batekin hasi zen, furgonetatik dokumentu guztiak lapurtu ondoren  erantzuna horren positiboa izan zen, munduari bertan bizitakoa kontatzeko beharra sentitu zutela.

Familia agurtuta kosta alde batera utzi eta mendi aldera jo genuen, bertako jendeak esan zigun etzirela bizikletan ibiltzeko moduko aldapak, gutxiago alforjaz kargatuta, baino motobazio izugarria genuenez gu geurera... zaila da nolako aldapak igo behar izan genituen azaltzea, Omango ingenieriek errepideak eraikitzeko garaian "bi puntuen arteko distantziarik motxena marrazuzena dala" oso serio hartu zuten, ondorioz %30-eko aldapa itzelak nonnahi aurki daitezke. Alpadak pasata esan beharra daukat Oman asko gustatu zitzaidala, emirerriek ez bezela tradizioak mantentzen saiatu dira eta herrialde musulmandar guztietan bezela ongietorria sentitu nintzen. Iluntzero mezkitan dutxatu eta inguruan akanpatzen genuen, ondoren herritarrak gerturatu eta ongietorriarekin batera fruitu eta datilak eskeintzen zizkiguten.

Menditik hiriburura, Muscatera, joan behar izan nuen Indiako bisadoa tramitatzera, Richel eta bere lagun Filipindarrenkin egon ginen, lagun giroan mendiko nekeaz errekuperatuz.

Orain indian nabil, Goan zehazki, herrialde ero honetako aniztasunaz gozatzen eta Omango pakea faltan botaz. Besarkada haundi bat bidaltzen dizuet bertatik!

Eta noski beti bezela hemen doa bideo txiki bat:

AEB eta Oman EUSKARAZ from lander on Vimeo.










































1 iruzkin:

  1. Dotorea bideoa!! lekuk e bai! hik sei bidaltzen.

    Ondo ondo izan! ta kontuz elefantekin Indian! :)

    ErantzunEzabatu